Eskubide zibilen mugimendua

Martin Luther King eta eskubide zibilen aldeko beste lider batzuk Abraham Lincolnen estatuaren aurrean, 1963ko abuztuaren 28an.
Austin Currie irlandarra.

Eskubide zibilen aldeko mugimendua esamoldeak, historikoki, 1954tik 1980ra bitarteko gutxi gorabeherako aldian mundu osoan garatutako gizarte-jardueren multzo zabal bati egiten dio erreferentzia. Jarduera horiek oinarrizko eskubide zibil jakin batzuk eskatzera eta sustatzera bideratu ziren, batez ere, herritar guztiek legearen aurrean duten berdintasunarena.

Prozesuak ezarritako boterearen aurrean herri matxinada kasu ugari agertzea eragin zuen. Prozesua luzea, konplexua eta gatazkatsua izan zen hainbat herrialdetan, eta lortutako emaitzak ezberdinak izan ziren. Eskubide zibilen aldeko mugimenduaren adierazpen ezagunena, eta askotan horren sinonimo gisa erabiltzen dena, beltzen eta zurien arteko berdintasuna eskatzeko eta eskuratzeko prozesua izan zen Ameriketako Estatu Batuetan.[1][2] Baina ez zen bakarra izan. Eskubide zibilen aldeko beste mugimendu sozial askoren helburu nagusia pertsona guztien eskubideak legeak berdin babestea eta bermatzea zen. Horien artean daude gutxiengoen eskubideak, emakumeen eskubideak, ezgaituen eskubideak, LGBT eskubideak. Euskal Herrian ere horrelako mugimenduak ezagutu dira.[3]

  1. Aldon D. Morris. The Origins of the Civil Rights Movement: Black Communities Organizing for Change (1986) 354 or., ISBN 0029221307, ISBN 978-0029221303
  2. Hourly History. Civil Rights Movement: A History from Beginning to End (2021) 62 or., ISBN 979-8537915942
  3. https://lizarrakogaztetxea.wordpress.com/2010/12/09/badator-euskal-herriko-eskubide-zibilen-aldeko-mugimendua/

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search